Feminismo

FEMINISMOA


          Estereotipo, txiste eta gezur ugari izaten dira ideologia honen inguruan, agian aldaketa errealak eta ukaezinak planteatzen dituelako; segurtasun falta existentzialekin topo egiten duelako; edo jakin badakilako aldi berean tolerante, utopikoa eta zorrotza izaten. Feminismoaren planteamenduekin bat egiten dut, gizarteak guztiz indibidualista eta elkartasun gabekoa bihurtu aurretik hausnarketa, eztabaida… guneak sortzea funtsezkoa dela adierazten. Bai gure irudimenezko mundua, bai gizartean beste balore, lan, zainketa eta pertsonen arteko harremanak sortu daitezen.

Feminismoa martxan jarriz, mitoak apurtuz eta aurreiritziak gaindituz, etengabeko bilatze prozesuan murgiltzeko proposamena da.

 

Borroko isila edo isildua Feminismoa modernitatearen funtsezko bultzatzaile izan da, gizartearen aldaketen eragile garrantzitsuena izan delako. Hala ere, ez da inoiz zuzenean kontutan hartu nahi izan, izatez ukatua eta haien ekarpenak existitu ez balira bezala egin izan da. Alde batera uztearen atzean erresistentziak daudela esan daiteke. Izan ere, feminismoak egindako planteamenduak gizarte osoan eztabaida gai bihurtzen zirenean (bozkatzeko eskubidea, hezkuntza, ekitatea…), feminismoaren planteamenduei erantzun beharrean, botere politikoak eta gizarte eragileak emakumeen kolektibo osora zuzentzen zen arazoa berriro definitzeko.


 

Hainbat definizio edo idei

“Arrazonamenduan oinarritutako ohituren kontrako gerratea.” Stuar Mill, XIX. Mendeko mugimendu politiko aktibo eta borrokalarienetarikoa”

Bere garaipenei esker gizarte aldaketa bultzatu eta XX. Mendean guztiz desberdina den gizartea sortuz”

Ilustrazioak nahi izan ez duen alaba, berdintasunaren errebindikazioa sexu desberdintasunaren naturalizazioaz erantzun zuelako”. Amoros,C (2000)

“Autonomia ekonomikoa eta modu kontzientean aukeratzea”

No hay comentarios:

Publicar un comentario