Estereotipo, txiste eta gezur ugari izaten dira ideologia
honen inguruan, agian aldaketa errealak eta ukaezinak planteatzen dituelako;
segurtasun falta existentzialekin topo egiten duelako; edo jakin badakilako
aldi berean tolerante, utopikoa eta zorrotza izaten. Feminismoaren
planteamenduekin bat egiten dut, gizarteak guztiz indibidualista eta elkartasun
gabekoa bihurtu aurretik hausnarketa, eztabaida… guneak sortzea funtsezkoa dela
adierazten. Bai gure irudimenezko mundua, bai gizartean beste balore, lan,
zainketa eta pertsonen arteko harremanak sortu daitezen.
Feminismoa martxan jarriz, mitoak apurtuz eta
aurreiritziak gaindituz, etengabeko bilatze prozesuan murgiltzeko proposamena
da.
Borroko isila edo isildua Feminismoa modernitatearen funtsezko bultzatzaile izan da, gizartearen
aldaketen eragile garrantzitsuena izan delako. Hala ere, ez da inoiz zuzenean
kontutan hartu nahi izan, izatez ukatua eta haien ekarpenak existitu ez balira
bezala egin izan da. Alde batera uztearen atzean erresistentziak daudela esan
daiteke. Izan ere, feminismoak egindako planteamenduak gizarte osoan eztabaida
gai bihurtzen zirenean (bozkatzeko eskubidea, hezkuntza, ekitatea…),
feminismoaren planteamenduei erantzun beharrean, botere politikoak eta gizarte
eragileak emakumeen kolektibo osora zuzentzen zen arazoa berriro definitzeko.
Hainbat definizio edo idei
“Arrazonamenduan oinarritutako ohituren kontrako gerratea.” Stuar Mill, “XIX. Mendeko mugimendu politiko aktibo
eta borrokalarienetarikoa”
“ Bere garaipenei
esker gizarte aldaketa bultzatu eta XX. Mendean guztiz desberdina den gizartea
sortuz”
“Ilustrazioak nahi izan ez duen alaba,
berdintasunaren errebindikazioa sexu desberdintasunaren naturalizazioaz
erantzun zuelako”. Amoros,C (2000)
“Autonomia ekonomikoa eta modu kontzientean aukeratzea”
No hay comentarios:
Publicar un comentario